Irabazi egin behar zuen Hernanik, eta ez zuen hutsi egin. Udapa Jatorkide taldeko jubenilen aurka jokatu zuen etxean, eta 3-0 nagusitu zen. Sailkapeneko hirugarren postuan dago Hernani, eta partidu garrantzitsua jokatuko dute asteburuan, Udapa Jatorkideko seniorren aurka. Hernani, Udapa Jatorkide eta Navarboley A taldeak oso parekatuta daude sailkapenean, eta euren artean jokatuko dute multzoko lehenengo postua. Gipuzkoako Ligari dagokionez, gizonezkoen taldeak 1-3 galdu zuen Ipar Titanak taldearen aurka, eta emakumezkoen taldeak 0-3 Harresiren kontra.