Beste pauso garrantzitsu bat eman du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 18a, 00:00

Bitik bi partidu irabazi ditu Hernanik bigarren fasean.

Igoera faseko bigarren partidua ere irabazi egin dute seniorrek eta hirugarren postuan egonkortu da taldea.

 

Garaipenarekin hasi zuen fasea Hernanik, eta bigarren partiduan ere garaipena lortu du. Bera Beraren etxean 27-32 irabazi zuten seniorrek, helburua lortzeko bidean pauso garrantzitsua emanda. 

Hirugarren postuan egonkortuta dago Hernani, eta bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du asteburuan, Zumaiako Pulpo taldearen aurka. Kasu honetan etxean arituko dira hernaniarrak, eta azken jardunaldian porrota jasota iritsiko da Pulpo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!