Peoi balioanitzen eta kamioilarien lan poltsetan izena emateko azken aukera aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 17a, 00:00

Interesa dutenek, eskaerak otsailaren 24rako aurkeztu beharko dituzte, Garbitania enpresan.

 

Garbitania-Zero Zabor enpresa publikoak peoi balioanitzen eta kamioi-gidarien lan poltsak haunditu ditu. Lan hauetarako interesa duten herritarrek, otsailaren 24rako aurkeztu beharko dute eskaera orria, Garbitania enpresan bertan.

Aurkezteko, ordea, zenbait baldintza betetzea beharrezkoa izango dute interesatuek. Lehenik eta behin, 16 urte baino gehiago izatea ezinbesteko baldintzetako bat da, baita eskola ziurtagiria edukitzea ere. Bestalde, A1 mailari dagokion euskerazko ahozko gaitasuna edukitzea beharrezkoa da, eta noski, C gidabaimena edo baliokidea edukitzea ere.

Halere, bete beharreko oinarri guztiak garbitania.eus/laneskaintzak atarian daude. Eskaerak Garbitaniako bulegoetan (Lastaola poligonoa, 3-A12) edo postaz aurkeztu beharko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!