Bihartik aurrera ikusgai izango da Uxue eta Miren Bereziartua ahizpek sortutako 'Gure herriko señorak' erakusketa. Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan egongo da ikusgai, martxoaren 28a bitarte.
Bi ahizpek, iazko kultur sorkuntzako bekarekin sortu zuten 'Gure herriko señorak' lana. Uxuek eta Mirenek sorkuntza lan honetan, herriko 17 emakumeren bizipenak jaso dituzte, diziplina arteko lan bat osatuz, ilustrazioa, bideoa eta soinua batzen dituena. Erakusketaren inaugurazioa ostiralean, otsailak 21, egingo dute, arratsaldeko 18:00etan.
Tailerra eta hitzaldia, otsailean
Otsailean, erakusketaz gain, Jabetze Eskolako ikastaroak hasiko baita Kulturarteko Plazan. Bestalde, Otsailaren 26an, Mireia Vehí soziologo kataluniarraren 'Arrazakeria eta kulturartekotasuna: gogoeta partekatuak' hitzaldia ere izango da. Solasaldia espainieraz izango da, 18:00etan hasita.