Hernaniko neguko stock azoka ospatuko da otsailaren 20an eta 21ean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 16a, 00:00

Herritarrek aukera izango dute denboraldiko azken aukerak prezio ezin hobean erosteko. 

 

Urtero lez, Hernaniko neguko stock azoka ospatuko dute herriko establezimenduek. Aurten azoka otsailaren 20an eta 21ean egingo da, eta bertan, herritarrek aukera izango dute Hernaniko establezimenduetako produktuak prezio ezin hobean erosteko.

Berriak-ek Eusko Jaurlaritzarekin eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean antolatutako azoka da. Plaza Berrin ospatu izan ohi da, eta euria eginez gero, Atsegindegira lekualdatua izango da.

Herriko hainbat establezimenduk hartzen dute parte azokan, besteak beste, Mahuka, Hiru, Narama, Laket, Erratz, Valen, Emaus, Dekolanak, Bikas, Hoki eta Urrats.

Berriak-etik herritarrak azokara hurbiltzeko deia zabaldu dute: «Anima zaitez etortzera, ezagutzera, bazkaltzera, erostera, gozatzera. Hernaniko denda txikia babestu eta egunero eskaintzen diguten berotasuna itzuli».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!