Argazkilaritza ikastaroan izena emateko aukera egongo da hilaren 24era arte. Sakontze ikastaroa izango da, Ura Iturralde irakaslearekin batera. Hiru hilabeteko iraupena izango du, martxoaren 3an hasi eta maiatzaren 26ra bitarte. Astelehenetan izango dira saioak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak bitarte. Eskola orduz kanpo, beste hiru saio praktiko ere izango dira. Euskarazko ikastaroa da eta matrikula 66,20 euro da. Izena emateko aukera dago online edo Biterin bertan.