Altzari bilketa zerbitzua eta hauei bigarren bizitza bat emateko aukera eskaintzen du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 16a, 00:00

Doako bilketa zerbitzua da, eta jasotzen diren altzari asko egoera onean egonik, hauei bigarren bizitza bat emateko aukera izango da trukehernani.eus webgunearen bidez.

 

Hernaniko Udalak altzarien etxez etxeko doako bilketa zerbitzua eskaintzen du, baita altzari hauei bigarren bizitza bat emateko aukera ere.

Etxez etxeko zerbitzua erabiltzeko, derrigorrezkoa da aldez aurretik eskaera egitea. Horretarako, 943 33 70 telefono zenbakira deitu edo Herritarren Harrera Zerbitzuan eskatu behar da zita. Harrera zerbitzua astelehenetik ostiralera dago zabalik, goizeko 08:00etatik 14:00etara; eta astearte eta ostegunetan baita arratsaldez ere, 18:30ak arte.

Altzari bilketan jasotzen diren altzari gehienak egoera onean egon ohi direnez, Udalak herritarrak animatu nahi ditu hauei bigarren bizitza bat ematera. Horretarako, www.trukehernani.eus webgunea erabili ahal izan da, eta bertan eskaini daitezke. Bestalde, Hernaniko garbigunean ere biltzen dituzte altzariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!