Etxean jokatuko du Hernanik, bihar goizean, mutilen Euskal Ligako partidua. Irabazi beharrekoa da hernaniarrentzat, igoeraren lehian jarraitu nahi badute. Izan ere, ligako azkenaurreko sailkatua hartuko dute kiroldegian: Udapa Jatorkideren talde jubenila. Goizeko 11:30etan hasiko da partidua.
Hernaniren lehiakide nagusietako bat da gasteiztarren talde seniorra, eta horregatik, baliteke motibazio extra bat izatea kontrarioek. Gauzak horrela, sorpresak saihestu eta garaipena lortzea izango dute helburu hernaniarrek, biharkoan.
Une honetan, hirugarren daude sailkapenean, 45 punturekin, aurreko biak oso gertu dituztela: Udapa Jatorkide puntu bakarrera, eta Navarvoley bi puntura. Hiruen artean izango da jokoan igoerarako lehia, aurreneko biek soilik izango baitute horretarako aukera.
Nesken Gipuzkoako Txapelketan, berriz, estreinako garaipena lortu nahi du Hernanik, etxean. Gaur arratsaldean jokatuko du, 16:00etan hasita kiroldegian, Harresiren kontra. Ezin partidu zailagoa daukate, multzoko liderra baita Harresi.