'Hernani ezagutuz' ekimenarekin jarraituta, Oriamendira irteera egingo dute bihar Mendiriz Mendiko kideek. Goizeko 09:00etan jarri dut hitzordua Atsegindegin, eta bertatik abiatuko dira Oriamendira. Zailtasun berezirik gabeko irteera izango dela jakinarazi dute. Horrez gain, hemendik aurrera ondorengo telefonoan topatuko dituzue Mendiriz Mendiko kideak: 640 53 59 75. Aurreko zenbakia baliogabetu egin dute.