Sagarreta Natur Taldeak zuhaixkak ontziz aldatuko ditu bihar, Iturolan (Burjabetzen etxe ondoan), 10:00etan hasita eta eguerdira arte. Zuhaixkak ontzi haundiagoetara aldatuko dituzte. Sagarreta Natur Taldeak bertako basoa sustatzea du helburuetako bat eta ildo honetan bertako basoetako haziekin osatutako mintegia da bere proiektuetako bat. Mintegi hori Iturolan dago kokatuta.
2023ko eta 2024ko udazkenetan haziak bildu eta erein zituzten auzolanean. Orain hurrengo urratsa eman behar da.
800-1000 zuhaitz inguru pasako dira ontzi txikiagoetatik haundiagoetara
2023-2024ko neguan auzolanean eta Hernaniko ikastetxe guztiekin ereindako hazietatik sortu diren zuhaixka horiek ontzi haundiagoetara aldatzeko garaia iritsi da. 800-1000 zuhaixka inguru ontzi txikietatik haundietara pasatzeko lana egin behar da.
Aurreko batzuetan egin bezala, horretarako auzolanerako deia egiten du Sagarreta Natur Taldeak. Edonorentzat aproposa den lana (familientzako eta haurrentzat ere egokia).
Hainbat espezietako zuhaixkak daude: haritzak, pagoak, elorriak, ametzak, arteak.