Udaletxeko pleno aretoan egin zieten harrera etorri berriei

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 15a, 00:00

Pleno aretoa goraino bete zen harrera ekitaldian.

Urteroko legez, Hernanira iritsi berri diren herritarrei harrera egin zieten udaletxean. Xabier Lertxundi alkateak hartu zuen hitza lehenengo, herriaren izaerari eta ezaugarriei buruzko azalpenak emateko. Alkatearekin batera, Itxaso Lekuona zinegotziak eta Fatima Fernandez Amherreko kideak hitz egin zuten harrera ekitaldian. Euskeraz egin zuten hizketaldiaren zati haundiena. 

Erroldatu berri diren pertsona ugari bildu ziren udaletxeko aretoan. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!