Mendiriz Mendi Elkartekoek gaztetxoen irteera antolatu dute etzirako Oriamendira, Atsegindegitik goizeko 09:00etan irtenda. Bertan 1837ko martxoaren 16an tropa Karlisten eta Isabelinen arteko guda izan zen, lehenengo Karlistaden garaia zen. Paseo xume honek, Hernaniko ikuspegiak eskainiko dizkie herritarrei, beraz, «galdu ezin den» irteera izango da.