Hernaniko Hezkuntza Plataformak adierazi du, datorren otsailaren 20an hezkuntza eskola izango dela berriz ere, betiko eran, 17:30etan, udaletxeko areto nagusian.
Saio honetan, iazko ikasturtetik herri mailan landu den proiektu bat herriratuko da. Hernaniko ikastetxeetarako jangela eredu berriaren proiektua da landu dena, eta berau aurkeztu nahi da, osaketa prozesuan parte hartu duten eragile guztien eskutik. «Hernanin, beste jangela eredu berri bat posible delako, deia zabaldu nahi diegu herritarrei bertaratu, informatu, eta proiektua babesteko».
Saioak iraun bitartean, zaintza zerbitzua izango da.