Juan Bautista Adarraga izan da Hernanik izan duen atleta bakarra Joku Olinpikoetan (ez kirolari bakarra) eta 76 urte ondoren oraindik ere C.D. Hernaniko rankinean bere markaren batek bizirik jarraitzen zuen, pasa den astera arte behintzat. Otsailaren 8an, Donostiako belodromoan, Hodei Sasiainek 400 metro pista estalian klubaren marka hautsi zuen, Juan Bautista Adarragak 1949an egin zuena. Juan Bautistak 50.40an gelditu zuen erlojupekoa, Hodeik 50.03an. Beraz 37 ehunenekotan jaitsi du klubeko marka.
Gipuzkoako txapelketa zen 20 eta 18 urtez azpiko pista estalian, Hodei Sasianek zilarra lortu zuen 20 urtez azpikoen kategorian. 18 urtez azpikoetan Irune Mateo bigarren izan zen 1.500 metrokoan.
David Rojo jaurtitzaileak dominak irabazten jarraitzen du M 45. mailan. Euskadiko pista estaliko Master txapelketan urrea lortu zuen pisu jaurtiketan. Egun gutxitara, Durangon, mailu jaurtiketan urrezko domina irabazi zuen jaurtiketa luzeen Euskadiko Master txapelketan.