Tiketak bihar jarriko dira salgai bazkari Feministarako

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 13a, 00:00

Hernaniko Bilgune Feministak, martxoaren 8an, bazkari feminista antolatu du 14:30etan, emakumeentzat eta genero-disidenteentzat. Eguraldi ona eginez gero Tilosetan izango da eta txarra eginez gero Atsegindegin. Tiketak 12 eurotan egongo dira salgai bihartik martxoaren 2ra bitarte, Garin tabernan eta Narama dendan. Bazkaria begetarianoa izango da. Beganoek eta intolerantziaren bat dutenek txartela erosteko garaian jakinarazi beharko dute. Bazkalostean, irrintzi-txapelketa eta festa izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!