Hernaniko Gazte Asanbladak hirugarren urtez jarraian martxan jarri du Latsunbeko futbito txapelketa. Aurreko astean egin zuten lehen asanblada, eta oraindik apuntatu ez diren taldeek aukera izango dute ostiral honetan, otsailak 15, gaztetxean bertan. Bigarren asanblada izango da, eta talde berriak apuntatzeko aukera izateaz gain, txapelketaren azken berriez eta berrikuntzez ariko dira. Arratsaldeko 18:30etan izango da asanblada.