Hernanik garaipen garrantzitsu batekin hasi du igoera fasea

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 12a, 00:00

Donibane 34-28 garaitu du eta hirugarren postuan jarraitzen du sailkapenean.

 

Hernanik ongi hasi du igoera fasea. Asteburuan 34-28 irabazi zuen Hernaniko senior taldeak, Gipuzkoako Bigarren Mailako ligan, bigarren faseko lehenengo partiduan Donibaneren aurka eta hirugarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.

Zortzi talde ari dira fase honetan. Gutxienez aurreneko bosten artean sailkatzea da hernaniarren helburua, igoeraren lehian jarraitzeko eta pauso garrantzitsua eman dute. Izan ere, aurreneko sailkatuak zuzenean lortuko du igoera, baina beste plaza play offean jokatuko dute, bigarren postutik bosgarrenera sailkatutakoen artean.

Helburua gertuago

Ez dira hutsetik abiatu igoera fasean, kontuan hartzen baitira multzo bereko taldeen kontra lortutako emaitzak, aurreneko fasean. Hori horrela, Pulpok irabazi eta 14 puntu ditu eta Munttarpek 12. Hernani hirugarrena da hasierako sailkapenean, 8 punturekin. Elgoibar kokatu da laugarren 6 punturekin eta Bera Bera da bosgarrena bost punturekin. Zazpi partidu besterik ez dira geratzen, eta hasieratik bukaerara daukate bere onena eman beharra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!