Hernanin garatzeko proiektu haundiek euskeran duten eragina neurtzeko ordenantza arautu da

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 12a, 00:00

Hirigintza, merkataritza, industria eta turismo arloko proiektuen hizkuntza-inpaktua neurtzen du Eragin Linguistikoaren Ebaluazioak.

 

Hernaniko Udalak udalerrian garatuko diren hirigintza, merkataritza, industria eta turismo garapeneko proiektuek euskeran duen eragina neurtzeko ordenantza eta batzordea onartu berri ditu.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 legeak Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin behar dela dio eta horretarako metodologia ere garatua du Eusko Jaurlaritzak. Hernaniko Udalak orain arte azterketak egin izan ditu, baina ordenantzarekin, arautu egingo du egiteko hau.

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren helburua hainbat arlotako garapenek (hirigintza, merkataritza, turismoa eta industria) euskeran duten inpaktua neurtzea da, eta eragina izango duen kasuetan, neurri zuzentzaileak proposatzea. 

Honela, Hernaniko Udalak bere mugen barruan garatuko diren proiektuetan euskera zaintzea bermatuko du.

Eragin Linguistikoaren Ebaluazio Batzordea osatuko dute Axier Mingo Euskara zinegotziak, Euskara saileko teknikariek, UEMAko teknikariak eta, aztertzen den proiektuari dagokion arloko teknikariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!