Mendiriz Mendi Elkartekoek gaztetxoen irteera antolatu dute igande honetarako, otsailak 16. Hernanin egingo duten ibilaldi honek Oriamendira eramango ditu gaztetxoak. Donostiarekin muga egiten duen goragune hau «historiaren parte» dela azaldu dute elkartekoek. Aditzera eman dutenez, bertan 1837ko martxoaren 16an tropa Karlisten eta Isabelinen arteko guda izan zen, lehenengo Karlistaden garaia zen. Paseo xume honek, Hernaniko ikuspegiak eskainiko dizkie herritarrei, beraz, «galdu ezin den» irteera izango da. Mendiriz Mendiko kideek, igande honetan herriaren «paisaia, natura eta kultura ezagutzera» animatu dituzte herritarrak.