'La batalla de Argel' filmarekin hasiko dute Putinen Jostuna Zikloa

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 11a, 00:00

Potemkin Zinema Taldeko kideek 2025eko lehen filma eskainiko dute ostiralean.

 

Potemkin Zinema Taldeko kideek lehen filma eskainiko dute ostiralean, Putinen Jostuna Zikloaren baitan. 2025 hasierarako bi film dituzte programatuak, otsailak 14ean 'La batalla de Argel' eta otsailaren 21ean 'El odio'.

Ziklo hau hausnarketa politikorako espazioa dela azaldu dute eta eskainiko dituzten dokumental eta filmen bidez, «ikuspegi politiko kritikoa duten gaiak» jorratu nahi dituzte. 

Bi filmak Hernaniko Milagrosan eskainiko dituzte, arratsaldeko 20:30etan hasita.

'La batalla de Argel' filma hiru aldiz izan da izendatua Oscar sarietan eta Veneziako Mostrako sari nagusia, Urrezko Lehoia, irabazi zuen.

Potemkinekoek filmaren inguruan hitz egin dute: «Ali La Pointe eskuluze analfabetoa da, eta delitu-historia luzea du; Aljerreko kaleetan bizi da trilero gisa. Atxilotu ostean, kartzelara sartu duten espetxeetako batean, Aljeriako nazionalismoari lotutako preso baten exekuzioa ikusten du bere ziegako leihotik. Gertakari honek Aljeriaren gaineko frantziar zapalkuntza kolonialaren kontzientzia sorrarazten dio, eta ihes egin ondoren, Nazio Askapenerako Frontean sartzea erabakitzen du, bere arduradun nagusietako bat izaten amaitzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!