Arrakastatsua izan da Chillidaren mendeurreneko programazioa

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 10a, 00:00

Chillida Lekutik pozik agertu dira programazioak izan duen erantzunagatik. Milioi erdi pertsona inguru bildu ditu.

Pasa den urtean bete ziren 100 urte Eduardo Chillidaren jaiotzatik, eta egitarau berezia prestatu zuen fundazioak. Berrogeita hamar jarduera baino gehiago egin zituzten iaz, eta milioi erdi pertsona baino gehiago elkartu zituzten guztira.

XLuis Chillidak erantzunaren balorazio positiboa egin du: «Antolatu diren jardueretan parte hartu izanari buruzko datuek erakusten dutenez, hainbat erakundetatik lortu dugu mendeurrena topaleku izatea, obrarekin eta haren balio unibertsalarekin, baina baita haren lanak herri honen eraikuntza sozialean hainbesteko garrantzia izan zuen uneetan izandako eraginarekin ere».

Aurten ere jarraipena izango dute mendeurrenaren gerizpean antolatutako kultur jarduerek. Chillida Lekutik jakinarazi dute dagoeneko aurreikusita dauzkatela artistaren obra ezagutarazteko zenbait erakusketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!