Aste honetan odola emateko aukera izango da Aratz Ikastolan. DBH 1 mailako ikasleek prestatutako proiektua gauzatuko dute ostegunean, eta estrakzioak egingo dituzte 16:00etatik 19:00etara, ikastolan bertan.
Odola ematearen garrantziaz «sentsibilizatzea» da proiektuaren helburua. Horregatik, asteazn goizean, 09:00etatik 11:00etara, Plaza Berrin eta Urbieta kalean jarriko dira ikasleak, informazioa eman eta zalantzak argitzeko.
«Euskal Herriko bankuetan odol gutxi dagoenez, odola ateratzera animatzen zaituztegu. Horretarako, parte hartzera gonbidatuta zaudete», adierazi dute DBHko ikasleek.
Estrakzioak bukatzen dituztenean, merienda baten bueltan elkartuko dira bertaratutako pertsona guztiak.