Filmeetako musika kontzertua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 10a, 00:00

Hernaniko Gazte Bandak eskainiko ditu kantuak, Musika Bandaren eta Musika Eskolaren laguntzarekin prestatutako kontzertuan.

Bihar arratsaldean, 19:00etan hasita, pelikuletako musika bandetan oinarritutako kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Biterin.

Hernaniko Gazte Bandako 50 musikarik eskainiko dute kontzertua, eta film ezagunetako abestiekin osatuko dute kantutegia: Tasio, Captain Marvel, Game Of Thrones, Avengers, Volver, How Toctrain Your Dragon...

Hernaniko Musika Bandaren eta Musika Eskolaren laguntzarekin prestatutako emanaldia da, eta Roberto Pacheco izango da zuzendaria.

Kontzertuko sarrera doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!