Ekaitz Cisneros hernaniarra gailendu zen Zanbranan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 9a, 00:00

Alfonso Tejedor, Ekaitz Cisneros eta Andoni Cisneros.

Pasa den astean jokatu zuten Zanbranan Txantxangorri elkarteak antolatutako ehiza txikiko txapelketa. Bertan, Ekaitz Cisneros hernaniarra izan zen garailea, eta Andoni Cisnerosek eta Alfonso Tejedorrek osatu zuten podiuma. Guztira 11 ehiztarik hartu zuten parte txapelketan, eta denen artean 29 ale ehizatzea lortu zuten.

Batzarra, martxoaren 9an

Txapelketako emaitzarekin batera, Txantxangorri elkartetik jakinarazi dute martxoaren 9an egingo dutela ohiko batzar orokorra. Elkartearen egoitzan bertan egingo dute, goizeko 10:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!