Amherreko kideak Donostiako Txomin auzora joango dira gaur goizean. 10:30etan abiatuko da ibilaldia Zinkoeneatik, eta Urumea ibaiaren ertzetik iritsiko dira Txominera. Bidean hamaiketakoa egiteko tartea hartuko dute. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea, eta Amherretik herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbidapena.