Euskal Herriko igeriketa txapelketa, Iruñean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 8a, 00:00

Amayako 50 metroko igerilekuan izango da txapelketa absoluto eta juniorra asteburuan.

 

Euskal Herriko igeriketa txapelketa jokatuko da, asteburuan zehar Iruñean, C.D. Amaya klubeko igerilekuan. 50 metroko igerileku estalia da eta bertan parte hartzeko gutxieneko denborak egin behar dira. Txapelketa absoluto eta junior mailetakoa izango da eta maila horietan Hernani K.E.ko igerilaririk ez da sailkatu. Infantil mailan arituko dira hainbat, baina hori aurrerago izango da.

Hala ere bailarak izango du ordezkaria. Bidasoa taldeko Enaitz Goñik bi probetan eman du izena. Gaur goizean 100 metro tximeleta proban hartuko du parte eta bihar goizean, berriz, 400 metro librean. 100 tximeletakoa konpetizioaren sentsazioak hartzeko erabiliko du eta bere helburua 400 metroan urrezko domina lortzea izango da. Denborarik azkarrenarekin irtengo da, nahiz eta Errioxako Erik García aurkari gogorra izango den. 

 

Espainiako Masters txapelketa, Oviedon

Bestetik, igerilari beteranoek Espainiako txapelketan ari dira lehiatzen ostegunetik Oviedon. Luis Goñik gaur parte hartuko du 200 metro libreetan eta domina lortzeko hautagaia da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!