Galizian jokatuko da selekzio autonomikoen Espainiako Txapelketa, asteburu honetan; eta bertan ariko da Unax Uralde hernaniarra ere. Euskadiko selekzioaren deia jaso du Uraldek, lauko scull proban aritzeko.
Castrelo de Miñoko urtegian jokatuko da txapelketa, eta gaur izango da lehian hernaniarra. Gipuzkoako beste bi taldetako arraunlariekin osatuko du laukotea Uraldek: Donostiako Kaiarriba eta Irungo Santiagotarrak.
Gainera, Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan ere hartuko du parte bihar, Castrelo de Miñon bertan. Orioko Arraun Elkartearekin ariko da bakarka, skiff modalitatean, 6.000 metroko proban.
Internet bidez zuzenean izango da ikusgai txapelketa, Espainiako Arraun Federazioaren YouTubeko kanalean.
Hiru urte daramazki Unax Uraldek arraun olinpikoko modalitatean, eta «amets bat» beteko du aurten.