GOATZ AL HAIZ...?
Tellegarainen San Antonio Paradorea zegoeneko garaiaz? 1944an hasita, 30 urtez egon zunan martxan, 1974an itxi zitenan arte. 1998an sute batek oso kaltetuta utzi zinan, eta 2003ko urrian bota zitenan eraikina. Aparkalekua zegonan orain bere tokian, baina Paradorearen atariko eskailerak mantendu ditizten.