Etzitik aurrera (hilaren 24a arte), argazkilaritza ikastaroan izena emateko epea irekiko du Biteri Kultur Etxeak. Sakontze ikastaroa izango da, Ura Iturralde irakaslearekin. Hiru hilabeteko iraupena izango du, martxoaren 3tik maiatzaren 26ra (astelehenetan, 19etatik 21etara) eta eskola orduz kanpo hiru saio praktiko ere izango dira. Euskeraz izango dira eskolak. Matrikula 66,20 euro da. Online edo Biterin bertan eman beharko da izena.