Amher elkarteak biharko ibilaldia antolatu du Urumea ibaitik. Elkartean egiten dituzten ekintzak, ibilaldiak besteak beste, herritar guztientzako zuzenduak daude eta horregatik gonbitea luzatu nahi dute «aurten egingo dugun lehenengo ibilaldira».
Goizeko 10:30etan Zinkoenea plazatik abiatuta Txomin auzora iritsiko dira Urumea ibaiaren ertzetik eta buelta emango dute berriro ere Hernanira. Bidean hamaiketakoa hartzeko tartea hartuko dute, eta horretarako, «ahal duenak partekatzeko mokadua ekar dezan ere gonbitea luzatzen dugu».
Ez da izena eman behar, bihar goizeko 10:30etan Zinkoenean egotea nahikoa da. «Animatzen dugu herritarrei ibilaldira etortzera eta elkarrekin gozatzera».