Ernaik asanblada irekia, gaur Independientziara Eguna antolatzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 7a, 00:00

Martxoaren 15ean Hernanitik Independentziara Eguna antolatuko du Ernaik. Euskal Herriko beste hainbat herritan ere udaberrian zehar egingo dira egun hauek, gazte independentistak biltzeko. Urteroko Gazte Topagunea izaten da azken helmuga (aurten Berriozarren apirilaren 17tik 20ra). Hernanitik Independentziara Eguna antolatzeko asanblada irekia izango da gaur, 18:00etabn, Bilgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!