Bigarren eskuko azokan mozorroak aurkitu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 7a, 00:00

Bihar izango da bigarren eskuko azoka, Hernaniko Urbieta kalean, eta goizeko 10:00etatik 13:30etara bitarte egongo da aukera mota guztietako produktuak ikusi eta erosteko: arropa, poltsak, pitxiak, liburuak, jostailuak... Gainera, inauteriak gertu izanda, mozorroak ere erosi daitezke. Euria eginez gero, Atsegindegira pasako da azoka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!