Gaur etxebizitza kooperatiben mahai ingurua

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 6a, 00:00

Etxegurak antolatuta, gaur, 18:00etan Sandiusterrin, mahai inguruan parte hartzera hurbilduko dira hiru etxebizitza kooperatiba eta elkarte: Iruñeako Etxekide, Ziordiako Amarauna kooperatibak eta Donostiako Elkarbidean elkartea. Etxebizitza elkar zaintzarako eta autogestiorako espazio kolektibo moduan ulertzen duten proiektuak ezagutzea da asmoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!