Joan den urtean, sagardotegi denboraldiaren erronkei aurre egiteko, edalontzi berrerabilgarrien programa jarri zen martxan Hernanin Berriak merkatarien elkartetik. Ekimen horren helburua zen
erabilera bakarreko plastikoen erabilera murriztuz herriko kaleak garbi mantentzea eta, horrela, bizikidetzan sakontzea. Hernaniko Udalarekin eta enpresa espezializatuekin lankidetzan, igande goizetan kaleetan utzitako edalontzi berrerabilgarriak jaso, garbitu eta berriro erabiltzeko prest uzten ziren.
Sistema horri esker, 6.000 edalontzi baino gehiago berreskuratu ziren, eta «alde guztiek modu positiboan baloratu genuen: kaleak garbiago mantentzea lortzeaz gain, ingurugiroarekin jasangarriago zen logika ezartzea ere lortu zen».
Hernaniko Berriak Merkatari eta Ostalarien Elkarteko tabernariak «jakitun gara sagardotegi denboraldiak herrian sortzen duenaz eta bizikidetzan sakondu eta herria garbi mantentzeko ahaleginetan jarraituko dugu. Aurtengo sagardotegi denboraldian, Berriak Elkarteko tabernariek hartuko dugu edalontzi berrerabilgarriak biltzeko eta garbitzeko ardura. Sortzen den zaborra gutxitu, kaleak garbiago mantendu eta bizikidetzan sakontzeko konpromiso irmoak ditugu».
Berriak Elkarteko leloak dioen bezala, «guk ere Hernani bizi eta maite baitugu. Guk ere Hernani bizigarri bat nahi dugu, eta konpromiso osoz gaude ekinbide horretan lanean».