Hernaniko Gazte Asanbladak hirugarren urtez jarraian antolatuko du Hernaniko lagun arteko Futbito Txapelketa. Txapelketari hasiera emateko, asanblada antolatu dute ostiral honetarako, otsailak 7, arratsaldeko 18:30etan gaztetxean bertan.
Hernaniko gazteek futbito txapelketan parte hartu nahi izanez gero, ostiralean gaztetxera gerturatu beharko dute, ezinbestekoa izango baita lagun talde bakoitzetik gutxienez partaide bat asanbladara gerturatzea apuntatzeko. «Asmoa izango da denon artean orain arte egindako txapelketa aurrera eramatea», diote asanbladako kideek.
«Bakarka, binaka, hirunaka, taldean... gerturatu eta apuntatu txapelketara. Giro ederra eta elkar ezagutzeko aukera bikanina izango da eta!», nabarmendu dute asanbladakoek.