Odola emateko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 4a, 00:00

Odol estrakzioak egingo dira gaur, Hernaniko anbulategian, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara bitarte. Odol Emaileen Elkartetik herritarrak parte hartzera gonbidatzen dituzte, urtarrilean emaitzak nahiko exkaxak izan baitira: «Urtarrileko emaitzak exkaxak izan ziren, 19 estrakzio besterik ez ziren izan, ea hil honetan bide onera bueltatzen garen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!