Beste aste batez, Hernaniko pentsiodunak firmak biltzen jarraituko dute. Aurreko ostegunetan bezala, ostegun honetan ere, Hernaniko azokaren hasieran jarriko dute firma bilketarako postua pentsiodunek, Urbieta kalean, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, SMIra heltzeko osagarria litzatekeen sistema bat sortzeko sinadurak behar dituzte eta Eusko Legebiltzarrak onartzeko beharrezkoa da ahalik eta sinadura gehiago biltzea.
Bihar ere firmatzeko aukera egongo da, Hernaniko Sorgintxulo Auzo Elkartean bertan. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak bitarte egongo da aukera bertaratzeko.