Kostatako garaipena, lidertzara gerturatzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 4a, 00:00

Lehendabiziko bi setak berdinduak izan ziren.

Hernaniko mutilek 3-1 menderatu zuten Gallartako Ahotsa, Euskal Ligan; eta bi puntura daukate liderra.

 

Sailkapeneko azkeneko postuetan egon arren, lan dezente eman zion Gallartaren Ahotsa taldeak Hernaniri, mutilen Euskal Ligako 16garren jardunaldian. Bizkaitarrek estu hartu zituzten etxekoak, baina hernaniarrak nagusitu ziren azkenean: 25-20, 24-26, 27-25 eta 25-20.

Garaipen lehiatuak lidertzara gerturatu du Hernani, gainera. Izan ere, aurreneko bi sailkatuak elkarren kontra aritu dira asteburuan, eta Navarvoley nagusitu da (3-0), Udapa Jatorkideri lidertza kenduz. Gauzak horrela, une honetan Berriozarko taldea dago lehenengo postuan, 44 punturekin; gasteiztarrak puntu bakarrera daude; eta hernaniarrak soilik bi puntura. 

Liga bukatzeko sei partidu falta direnean, kontuak oso estu daude aurreneko hiruen artean, eta asko dago jokoan: aurreneko bi taldeak bakarrik sailkatuko dira Liga Nazionalera igotzeko fasera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!