Iruñeko kongresura joateko autobusak eta kideak bozkatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 3a, 00:00

EH Bilduren III. Kongresua izango da Iruñean otsailaren 8an, eta Hernaniko EH Bilduk gonbidapena egin die bilkideei Euskal Herriko hiriburura joateko antolatu diren autobusetan joateko. Bi aukera izango dituzte: bat, Andoaingo Sorabilla auzotik aterako den autobusean joatea da, eta hori 08:30etan abiatuko da bertatik; bestea Donostiako Maria Cristina hoteletik abiatuko da, 08:15etan. Izena emateko aukera izango dute. Bestalde, otsailaren 6an on line bozkatzeko aukera irekiko dute, III. Kongresuan onartu diren estatutuen eta mahai politikoaren hautagaitzaren inguruan. Presentzialki ere izango da horretarako aukera, Hernaniko EH Bilduren egoitza irekiko baitute horretarako, otsailaren 7an, 18:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!