Etxebizitza kooperatiben mahai ingurua, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 3a, 00:00

Etxegurak Sandiusterrin antolatu du 18:00etatik aurrera eta Euskal Herriko hiru kooperatiba eta elkartek hartuko dute parte.

 

Etxegura elkarteak antolatuta, ostegunean, 18:00etan Sandiusterrin, mahai inguruan parte hartzera hurbilduko dira hiru etxebizitza kooperatiba eta elkarte: Iruñeako Etxekide eta Ziordiako Amarauna kooperatibak, eta Donostiako Elkarbidean elkartea. Etxebizitza elkar zaintzarako eta autogestiorako espazio kolektibo moduan ulertzen duten proiektuak ezagutzea da asmoa, eta, horrekin batera, Hernanin halakorik aurrera eramateko dauden aukerak aztertzea.

 

Pertsona helduentzako proiektuak dira Etxekide eta Elkarbidean

Etxekide eta Elkarbidean, zehazki, pertsona helduentzako proiektuak dira; beraz Etxeguraren ustez, «profil honetako jendeak interesa izan dezakeela pentsatzen dugu aurrera begira Hernanin buelta honetan sare bat osatu dadin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!