Odol ematea, bihar anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 3a, 00:00

Urtea ez dute nahi bezala hasi Odol Emaileen Elkarteko kideek. Urtarrilean 19 odol emate bakarrik izan ziren eta estrakzio gutxi izan eta gero, otsailean egoerari buelta eman nahi diote. Bihar, izango dute odol emaileek zita Hernaniko anbulategian. 17:00etatik 21:00etara izango da ordutegia eta horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, bihar goizean zehar 943 00 78 85 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!