Hernani Burujabeko Etxegura elkarteak mahai-ingurua antolatu du otsailaren 6an, osteguna, eta hiru etxebizitza kooperatiba eta elkartek hartuko dute parte: Iruñeako Etxekide eta Ziordiako Amarauna kooperatibak eta Donostiako Elkarbidean elkarteak.
Etxegurak aditzera eman duenez, «etxebizitza elkar zaintzeko eta autogestiorako espazio kolektibo moduan ulertzen duten proiektuak» ezagutzea da asmoa. Baina ezagutzeaz gain, Hernanin halakorik aurrera eramateko dauden aukerak aztertu eta mahaigaineratzea ere bada Etxegura taldearen asmoa.
Gonbidatuetako batzuek, bereziki, pertsona helduentzako proiektuak daramatzate aurrera: «Etxekide eta Elkarbidean, zehazki, pertsona helduentzako proiektuak dira, beraz, profil honetako jendeak interesa izan dezakeela pentsatzen dugu, aurrera begira Hernanin buelta honetan sare bat osatu dadin.
Otsailaren 6an arratsaldeko 18:00etan izango da solasaldia, Sandiusterrin. Hizlari batzuk euskeraz egingo dute eta besteek gaztelaniaz. Gaztelaniazko itzulpen zerbitzua ere eskainiko da.