Mozorro tailerra, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 31a, 00:00

Etxean dauzkagun gauzekin mozorroak egiteko tailerra eskainiko dute bihar goizean, 10:30etatik 13:00etara, Autokonponketa Tailerrean (Oleta kalea, 25). Doakoa da, baina izena eman behar da: 688 675 964 edo konpondu@hernani.eus. Mozorroak egiteko erabilgarriak diren elementuak eraman beharko dira etxetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!