Hileko azkeneko ostiralerako, hiru hitzordu antolatu dituzte Hernaniko Sarek eta Etxeratek, gaurko. Aurrena, preso eta iheslarien aldeko kale buelta egingo dute, arratsaldeko 20:00etan Plazatik abiatuta. Oraingoan, kultur eragileak izango dira protagonista, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbitea. Kale buelta bukatzean, Asier Ezeiza 'Xaxi' zoriontzeko argazkia egingo dute, igandean bere urtebetetzea baita. Eta azkenik, afalostean, tribial musikatu independentista egingo dute Garin herriko tabernan.