Gure Esku Dagok banatu du zozketako sari nagusia, Getarian

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 31a, 00:00

Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, 'Tripontzia' euskal loteriaren zozketa egin zen urtarrilaren 27an, eta zenbaki sariduna 13991 izan zen, 'Behe Nafarroa' seriekoa. 30.000 euroko sariak Getarian izan du hartzailea. Bigarren saria 14061 zenbakiari egokitu zitzaion, eta Zumaian banatu da. Hernaniko Gure Esku Dagok eskerrak eman nahi dizkie 'Tripontzia' loteria erosi duten eta saltzen lagundu duten guztei. «Modu honetara, herri honek aurrera egiten jarraituko du libre eta burujabe izan arte». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!