Haurrentzako 'Flow, un mundo que salvar' eta helduentzako 'El profesor de esgrima' filmak izango dira ikusgai asteburuan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Bihar, otsailak 1, arratsaldeko 16:30etan eskainiko da haurrentzako filma, eta helduentzakoak bi saio izango ditu: lehena 19:30etan, eta bigarrena 22:30etan. Etzi, otsailak 2, arratsaldeko 16:45etan ikusi ahal izango da 'Flow, un mundo que salvar', eta 19:30etan 'El profesor de esgrima'. Eta astelehenean, ikusleen egunean, 'El profesor de esgrima' filma soilik izango da ikusgai, bi saiotan, 16:30etan eta 19:30etan.