Gaur arratsaldeko 18:30etan, batzar orokorra egingo du Bidea Herritar Taldeak, Burujabetzen Etxean. Hirugarren urtea da herritarrekin hitzordu hau antolatzen dutena. Bidearen helburuetako bat da sakontasun politikoa eta ikuspegi estrategikoa ematea Hernani Burujaberi, eta alderdi horietan zentratzeko aukera izango da batzarra. Hernani Burujaberen baitako eragileak urte osoko planifikazio prozesuan murgilduta daude, eta horrek ahalbidetzen du herritarrei pauso bakoitzean parte hartzeko ateak zabaltzea.