Glenna Cabellok Venezuelari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, Kulturarteko Plaza Feministan, arratsaldeko 18:30etan hasita. Politologo venezuelarra da Cabello, eta gaur egun kontsul lanetan dabil Bilbon, Parisen ere kontsul aritu ondoren. Lan diplomatikoetan, Nazio Batuen Erakundearen aurrean (NBE) Venezuelako Misio Iraunkorreko kontseilaria ere izan da.
Gainera, bere anaietako bat, Diosdado Cabello, Asanblea Nazionaleko presidentea da, eta Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko (PSUV) presidenteordea. Gaur egun, Biltzar Nazional Konstituziogilean dago. Bere beste anaia, José David Cabello, Industria ministroa, Kanpo Merkataritzako Zentro Nazionaleko zuzendaria (Cencoex) eta Aduana eta Zerga Administrazioko Zerbitzu Nazional Integratuko superintendentea (Seniat) izan da.