Hilabeteko azken ostirala izanik Sarek antolatutako deialdiarekin bat egin du Ernaik eta etzi bertaratzea gonbidatzen dute. Ondoren, igande honetan Asier Ezeiza 'Xaxi'ren urteak direnez zoriontzeko argazkia aterako dute. Afalostean Tribial musikatu independentista prestatu dute, Garin herriko taberna gazteon elkargune bilakatuz.