Bihar izango da Barrexerkaren antzerki emanaldia: Nahastumbury. 19:00etan hasiko da, Biteri Kultur Etxean. Sarrera zortzi eurotan egongo da, eta Biteriko leihatilan edota online bidez eskuratu ahal izango dira.
Barrexerkako kideek urte honetan egiten duten lehen emanaldia izango da biharkoa. Bakarrizketak, antzerkiak eta esketxak uztartzen dituen ordubeteko umorezko emanaldia da Barrexerka. «Gazteengandik gazteentzat euskeraz sortua dena», diote antzezleek.
Urtero emanaldi berri bat sortzen dute, antzerki, esketx eta bakarrizketa berriekin. Normalean Donostian estreinatzen dute eta ondoren herriz herri joaten dira emanaldi berria oholtzaratzera.